Arraztalo Elkartea

Red adscrita red Euskadi AktiboaAlianza de Salud Comunitaria

Temas

icono categoria icono categoria icono categoria icono categoria icono categoria
Oiartzungo gaixotasun psikikoa duten pertsonen hainbat senidek osatzen dugu ARRAZTALO elkartea. 008ko udaberrian hasi ginen elkartzen eta 2010eko urtarrilan sortu genuen elkartea ofizialki. Familiek euren senide gaixoekin bizitzen duten esperientzia elkarbanatzeko sortu zen, baita gaixotasun psikikoek sortzen dituzten arazoei konponbidea aurkitzeko ere.

Arraztalo Elkartearen funtzioa
gaixotasun psikikoa duten pertsonen bizi-kalitatea hobetzea da. Kolektibo honen
gizarteratze eta laneratze integrala sustatu nahi dugu, pertsona bakoitzak
gizartean dagokion lekua eta duintasuna berreskura dezan.

Horretarako,
elkarteak honako ardatz hauek lantzen ditu:

  • Ekintza Kolektiboen Sustapena:
    Ordezkaritza kolektibo gisa, gaixotasun mentala duten pertsonek eta haien
    familiek bakarka egin ezin dituzten proiektuak bultzatzen ditugu. Ekintza
    hauekin, kolektibo honen lan aukerak eta ahalduntzea bilatzen dugu
    lan-mundurako sarbidea errazten duten ekintzak sustatuz.
  • Sentsibilizazioa eta Kontzientziazioa:
    Gizarteak buru-osasunarekiko dituen aurreiritziak eta estigmak gainditzeko lan
    egiten dugu. Sentsibilizazio-jardueren bidez, errealitate honi ikusgarritasuna
    ematen diogu, gizarte enpatikoago eta inklusiboago bat eraikitzeko asmoz.
  • Auzolana: Elkarri laguntzeko sareak
    sortzea ezinbestekoa dela uste dugu, familiek ere prozesuan bidelagun eta babes
    izan dezaten.

Contacto

Jon del Olmo Larrañaga - Lehendakaria - 617585724 - arraztalo@arraztalo.eus

Fecha de última actualización del recurso

28/07/2026

Situación actual del recurso

Activa

Página web del proyecto

Localización

  • Calle Martintxo 4 20180 Oiartzun Oiartzun Oiartzun Gipuzkoa Euskadi España