PATIOKO ERREALITATEAREN AZTERKETA ETA ERALDAKETA UROLA IKASTOLA BHI
Red adscrita Euskadi Aktiboa
PATIOKO ERREALITATEAREN AZTERKETA ETA ERALDAKETA
1. Sarrera
Proiektuaren ildo nagusia Urola ikastola BHIn jolastokia ikasle guztientzat espazio atsegin, inklusibo eta hezitzaile bat bihurtzea da, non bizikidetza arauak errespetatuz eta berdintasunari eta aniztasunari lekua emanez, kalitatezko harremanak eta esperientziak izatera eta sedentarismoa murriztera bultzatzen duen espazio bat sortuko dugun, ikasle, irakasle, guraso eta zentroko beste langileekin elkarlanean.
Jolastokian hezkidetza-ikuspegitik jarduteko premia azpimarratzea du helburu ikastetxeko proiektu honek, kanpoko espazioen berrantolaketan eta berrerabileran garrantzitsuak diren gakoak aztertuz eta landuz.
Honetarako lehendabizi proiektuaren justifikazioa zein den ikusiko dugu, zergatik behar den espazioa eraldatzea. 3. Puntuan Egindako diagnostikoaren azalpena eta horretatik ateratako behar eta ondorio nagusiak jasoko dira. Ondoren 4. Puntuan proiektuaren helburuak zein diren zehaztuko ditugu. 5. Puntuan berriz, proiektuaren bitartez gure ikasleek garatu ahal izango dituzten oinarrizko zeharkako konpetentziak zein izango diren argudiatuko dugu. 6. Puntuan Proiektuaren helburuak lortzeko zein baliabide erabiliko ditugun azalduko dugu. 7. Puntuan jolasgunearen eraldaketarako eta proiektuko helburuak lortzen aldera ze pausu emango diren eta pausu bakoitzean zer egingo den argituko da, prozesuaren fase ezberdinen azalpena. Eta azkenik 8. Puntuan proiektua aurrera eramateko erabili diren iturri ezberdinak zeintzuk izan diren jasoko dugu bibliografia atalean.
1. Sarrera
Proiektuaren
ildo nagusia Urola ikastola BHIn jolastokia ikasle guztientzat espazio atsegin, inklusibo eta hezitzaile
bat bihurtzea da, non bizikidetza arauak errespetatuz eta berdintasunari eta
aniztasunari lekua emanez, kalitatezko harremanak eta esperientziak izatera eta
sedentarismoa murriztera bultzatzen duen espazio bat sortuko dugun, ikasle,
irakasle, guraso eta zentroko beste langileekin elkarlanean.
Jolastokian
hezkidetza-ikuspegitik jarduteko premia azpimarratzea du helburu ikastetxeko
proiektu honek, kanpoko espazioen berrantolaketan eta berrerabileran
garrantzitsuak diren gakoak aztertuz eta landuz.
Honetarako
lehendabizi proiektuaren justifikazioa zein den ikusiko dugu, zergatik behar
den espazioa eraldatzea. 3. Puntuan Egindako diagnostikoaren azalpena eta
horretatik ateratako behar eta ondorio nagusiak jasoko dira. Ondoren 4. Puntuan
proiektuaren helburuak zein diren zehaztuko ditugu. 5. Puntuan berriz,
proiektuaren bitartez gure ikasleek garatu ahal izango dituzten oinarrizko
zeharkako konpetentziak zein izango diren argudiatuko dugu. 6. Puntuan
Proiektuaren helburuak lortzeko zein baliabide erabiliko ditugun azalduko dugu.
7. Puntuan jolasgunearen eraldaketarako eta proiektuko helburuak lortzen aldera
ze pausu emango diren eta pausu bakoitzean zer egingo den argituko da, prozesuaren
fase ezberdinen azalpena. Eta azkenik 8. Puntuan proiektua aurrera eramateko
erabili diren iturri ezberdinak zeintzuk izan diren jasoko dugu bibliografia
atalean.
2. Justifikazioa
Ikastetxeetako espazioak
orokorrean, eta zehazki, jolasgunea, heziketarako eremu oso beharrezkoak dira, kontutan hartu ikasleek astero igarotzen dituzten orduak
musikan, teknologian, balio etikoetan edo gorputz hezkuntzan pasatzen dituztenak
baino gehiago direla; jolasguneak harremanak izaten ikasteko funtzioa betetzen
du, beste askoren artean. Eta horrek oso lotura sakona du gaztetxoen
sozializazioarekin eta garapenarekin. Eta jolasgunean, genero-arauek eta
sexismoak haurren artean gertatzen den elkarrekintza erabat baldintzatzen dute.
Esaterako, espazioaren antolaketan, jolasen hierarkizazioan eta generoen arteko
jokabideetan.
Bistan dago ikastetxe gehienetako jolastokiek, eta gurea
ez da salbuespena, oso egitura antzekoa dutela: futbola eta saskibaloia
erdigunean daudela, gainerako espazioak urriak, nortasun eta baliabide gabekoak
dira, goxo egoteko aukerarik ez dute ematen eta kirol-zelaiei begira daude.
Alegia, ikasleen beharrak ez dira espazioen antolaketaren ardatza.
Egitura horrek eragina dauka gaztetxoengan. Baina,
espazioak berrantolatzeaz gainera, espazioetan ematen diren erabilerak
harremanetarako eta jolasgunea eraldatzeko gako ere izan daitezke, eta honi
etekina ateratzen saiatuko gara.
3. Diagnostikoa eta identifikatutako beharrak
Espazioaren diagnostikoa egiteko
espazioaren sektorizazio eta segregazioari erreparatu diogu behaketa baten bidez.
Jolasguneko sektore ezberdinetan ematen diren aktibitateen eta espazioa beraren
maskulinizazio eta feminizazioari buruzko informazioa bildu dugu. Horrela,
behaketa honek jolasguneko sektore ezberdinetan dominazio maskulino eta
femeninoa ematen ote den eta hau, garatzen diren aktibitate motarekin
erlazionatua ote dagoen ikusi ahal izango dugu.
4. Helburuak
·
Urola ikastola BHIn jolastokia ikasle
guztientzat espazio atsegin, hezitzaile eta inklusibo bat bihurtzea, non
bizikidetza arauak errespetatzen diren berdintasunari eta aniztasunari lekua
emanez, kalitatezko harremanak eta esperientziak izatera eta sedentarismoa
murriztera bultzatzen duen espazio bat sortuz, ikasle, irakasle,
guraso eta zentroko beste langileekin elkarlanean.
·
Gaztetxoen
beharrak aseko dituen jolasgunearen inguruko eztabaida ematea.
·
Espazioen
erabilera eta antolaketa desorekatuek eta sexistek haurren garapenean duten
eragina gutxitzea.
·
Patioaren eta
jolasgunearen azterketa kritikoa egitea.
·
Ikuspegi
hezkidetzaile, parte-hartzaile eta eraldatzailetik patioak berrikustea.
·
Jolasguneetan
genero-aniztasuna eta parekidetasuna sustatzeko estrategiak lantzea.
·
Espazioak
erraz moldatzeko eta dibertsifikatzeko moduak aztertu eta planteatzea.
·
Egungo
jolastokiaren antolaketaren emaitzak ebaluatu eta aurrera begirako hobetzeko
aukerak identifikatzea.
·
Jolasguneen
eraldaketarako baliabideak garatzea.
·
Hezkuntza-komunitatean
egoeraren kontzientzia sortzea eta aldaketen inguruan adostasun sendoa lortzea.
5. Konpetentziak
Jolastokiaren berrantolaketa
ikasleekin batera egingo da, berauei galdetuz, beraien hitza kontutan hartuz
eta beraien beharrei erreparatuz. Txoko ezberdinetan banatuko da patioa, txoko
bakoitzean jarduera fisiko mota ezberdin bat egiteko aukera izango dutelarik, ekintza
domeinuetan oinarriturik, baita sormenerako espazio bat ere. Honela ikasle
guztiek gustuko duen jardueraren bat edukiko duen txokoren bat edukitzea
bermatuko dugu, bertan bere afizio antzekoak dituzten pertsonekin elkartzeko
aukera izango dutelarik. Txoko hauek finkoak izango dira, baina ikasleak
libreki ibili ahal izango dira txoko hauetatik. Txoko ezberdinen proposamenak
egiterako orduan bereziki erreparatuko diogu gaur egun patioko leku
marginaletan edo periferikoetan biltzen
direnen beharrei.
Jolas ordu bakoitzean dagokion guneetara materiala eramateko
ikasle arduradunak jarriko ditugu, errotazio sistema baten bitartez, ikasle
guztiak pasako direlarik arduradun paperretik.
Honela zeharkako konpetentzia hauek lantzeko aukera izango
dugu. Horiz azpimarraturik landuko den zeharkako konpetentzia aurkituko dugu,
azpian landuko den osagaia eta honen barnean maila bakoitzeko exigentzia maila:
·
C : ELKARBIZITZARAKO KONPETENTZIA:
C.4.
Arauak betetzea:
1. MAILA:
Ikasleen eskubideak eta betebeharrak ezagutzen ditu, baita ikastetxeko AJA-ren puntu nagusiak ere. Gelako
eta jolas orduko oinarrizko elkarbizitza araudiaren osaketan parte hartzen du.
2. MAILA: Gelako eta jolas orduko elkarbizitza
araudiaren osaketan parte hartzen du baita neurri hauek bete ezean jaso
ditzaketen neurri zuzentzaileen deskripzioan ere.
C.5. Gizartearen hobekuntzan
inplikazioa
1. MAILA: Gelan eta bere ingurune
hurbilean talde bezala gauzak egiteko orduan dauden ohitura eta egiteko eren
ondorioz taldekide batzuek jasaten dituzten genero indarkeria, arazo,
diskriminazio eta beharretaz ohartzen da.
2. MAILA: Gelan eta bere
ingurune hurbilean talde bezala gauzak egiteko orduan dauden ohitura eta
egiteko eren ondorioz taldekide batzuek jasaten dituzten genero indarkeria,
arazo, diskriminazio eta beharretaz ohartzen da, kritikoa da egoerarekin
eta konponketan parte hartzen du.
C.6. Gatazkak elkarrizketaren
eta negoziazioaren bidez konpontzen ikastea. Gatazkaren eraldaketa baketsua.
1.MAILA: Gatazkaren aurrean bere
emozioak, erreakzioak eta estrategiak ezagutzen ditu, eta eztabaida baten
aurrean hausnartzeko, hitz egiteko eta entzuteko gai da.
2.MAILA: Alde ezberdinetako ikuspegiak
hartzen daki, besteen
arrazoiak adi entzuten ditu, beste aldeak
arrazoia izan dezakeela onartzen du.
·
D EKIMENERAKO ETA EKINTZAILETZARAKO
KONPETENTZIA.
D.1. eta D.2. Ideiak eta proiektuak sortzea
1. MAILA: Ikasturteari eta gelari dagozkien
proiektu hezitzaileen garapenean eta
hobekuntzan parte hartzen du.
2. MAILA: Ikastetxeari dagozkion proiektu
hezitzaileen garapenean eta
hobekuntzan parte hartzen du.
D.3. Ekintzen planifikazioa, gauzatzea eta hauen doitzea
1. MAILA Proiektu eta jardueratan planteatutako
eginkizunak, erantzukizunak eta denborak kontrolatzen ditu era gidatuan.
2. MAILA Proiektu eta jardueratan planteatutako
eginkizunak, erantzukizunak eta denborak kontrolatzen ditu autonomoki.
·
E NORBERA IZATEN IKASTEKO KONPETENTZIA.
E.3. Portaera sozial eta moralaren autorregulazioa
1.
MAILA: Gelakideekin harremantzean aniztasuna onartzen du kolektibo
zehatzekin lotutako estereotipoak (
sexua, generoa, arraza, klase soziala, identitate sexuala…) eta genero
indarkeria gaitsetziz, eta sentsibilitatea eta enpatia erakusten ditu laguntza
behar dutenekiko.
2. MAILA:
Gelakideekin harremantzean aniztasuna onartzen du kolektibo zehatzekin lotutako
estereotipoak ( sexua, arraza, klase
soziala, identitate sexuala…) eta genero indarkeria gaitsetziz, eta
sentsibilitatea eta enpatia erakusten ditu laguntza behar dutenekiko,
gainera kritiko izateko gai da desorekak
sortzen dituzkenekiko.
E.8. Autonomia eta ahalduntzea
garatzea
1. MAILA: Norberaren zaintzan
ezinbestekoak diren ardurez jabetzea eta betetzea: Etxeko, gelako eta
ikastetxeko zaintza ardurak, norberaren garbitasunaren garrantzia
identifikatzea, kontsumo eta jarduera fisiko ohiturak bere buruarengan eta
inguruarengan duen eraginaz jabetzea, harremantzeko eredu osasuntsuak
ezagutzea...
2.MAILA:
Elkarrenganako zaintzan ezinbestekoak diren ardurez jabetzea eta inplikatzea:
Etxekoen, lagunen eta gelakideen
ongizatean eta zaintza arduretan; erabilera publikoko materialen eta ikastetxeko
espazioen zaintzan...
Fecha de última actualización del recurso
20/04/2022
Situación actual del recurso
Activa
Localización
- Calle Perdillegi 3 20730 Azpeitia Azpeitia Gipuzkoa Euskadi España