MOGIDU

Red adscrita red Euskadi AktiboaAlianza de Salud Comunitaria

Temas

icono categoria
KIROL ORIENTZAZIO ZERBITZUA

Eibarko "MOGIDU" Kirol Orientazio Zerbitzua,
partaidetzan oinarritutako eta Eibarren osasuna sendotzera bieratutako
zerbitzua da. Zerbitzu hau "Toribio" osasun zentruan hasten da.
Bertan, herizainek pertsona inaktiboak edota inaktibitatearekin erlazionatutako
osasun arazoak dituzten pertsonak identifikatu eta "MOGIDU" Kirol
Orientazio Zerbitzura deribatzen dute. Hortik aurrera, erabiltzaileak Josetxo
Varelarekin (kirol orientatzailea) batera, bizitza aktiboago bat lortzera
bideratutako programa batean hasten dira. 

1.       
Lehenengo saioa Orientatzailearekin ( Ipuruako bulego batean)

Orientatzaileak
erabiltzailearekiko hurbilketa bat egiten du, patología fisiológico,
osteoartikular, psikologiko, bizi ohiturak, etab. identifikatzen saiatuz.
Horretarako, galdetegi (PAR-Q, IPAQ), neurketa (tanita, altuera, tentzioa) eta
froga fisiko (erresistentzia, oreka, back-scratch, sit – ups on bench, seat
& reach) batzuk egiten dizkio. Erabiltzailearen arabera, froga fisiko
batzuk edo beste batzuk aukeratzen dira kontuan hartuta patología desderdinak
edukitzen dituztela eta batzuetan askok ezin dituztela froga fisiko gehienak
egin (batez ere, 80 urtetik gorakoak).

2.       
Mugi-gela

Bost asteko
taldekako saio pertsonalizatuak dira. Normalean baliabide ekonomiko gutxi dituzten eta kirol-ohiturarik ez
duten pertsonei zuzendua
. Saio hauetan orientatzaileak pertsona
guztiengan onuragarria den jarduera fisikoa sustatzeaz arduratzen da,
batzuetan, jarduerak/ariketak erabiltzaile talde desberdinetan banatuz. Beraz,
era honetan erabiltzaileek beraien osasunerako onuragarria den jarduera fisikoa
barneratzen dute eta bost asteko epean era autonomoan gauzatzeko gaitasunak
garatuko dituzte. Gainera mugi-gelaren arlo soziala nabarmentzekoa da. Bertan,
erabiltzaileen artean harreman goxoak sortzeko aukerak areagotzen dira, eta
beraz, beraien denbora librean kooperaziozko jarduera fisikoak (ibilaldian,
senderismoa…) praktikatzeko aukerak ere.

3.       
Jarduera fisiko autonomoa

Hiru asteetan
zehar,  beraien kabuz jarduera fisikoa praktikatzen
hasiko dira orientatzaileak emandako aholkuak eta gida lerroak jarraituz. Esan
beharra dago, erabiltzaileak orientatzailearekin une oro, harreman zuzena
edukitzen duela (teléfono eta Watsap bidez). Esan beharra dago, fase honetara heldu
diren erabiltzaile guztiei (100%) nagusiei bideratutako  jarduera gidatuetan dohainik parte hartzeko
aukera eman zaiela eta parte hartzea oso arrakastatsua izan dela.

 

Aipatu beharra dago, prozesu guzti honetan etengabeko harremana dagoela orientatzailearen
eta osasun-zentroaren barruan zerbitzuaz arduratzen den pertsonaren artean.

 

Eibarko erabiltzaile perfilari dagokionez (populazio
onuraduna), patología kronikoak dituzten 50-70 urte bitarteko  pertsona sedentario edo ez-aktiboak dira.
Hala ere, gaur egun mota guztietako pertsonei (40 urteko emakume eta gizonak,
umeak…) eskeintzen zaie zerbitzua.

 

Esan beharra dago, gaur egun “Toribio osasun
zentrua” orientazio zerbitzuaren deribazio puntu bakarra izaten jarraitzen
duela. Helburua, 2023.urtera begira, Eibarko ospitala beste deribazio puntu
garrantzitsu gisa bilakatzea da.

Aldi berean, Eibarko Udaleko Kirol Saila Gizarte-Ongizatearekin ere harremanak
sustatzen ari da ekimen honekin bat egin dezan.





























 


Población

Mayores de 65 años - Cualquiera (50-70 urte tarteko pertsonei, patologia kronikoak (diabetes, osteoporosis, artrosis...) dituztenak.)

Persona de contacto

Josetxo Varela (kirol orientatzailea) eta Itxaso Elias (Eibarko Udaleko kirol teknikaria) (688724174) (eibarmogidu@gmail.com)

Entidad participante/colaboradora/promotora

Osasun Saila - Eusko Jaurlaritza

Fecha de última actualización de la actividad

18/04/2024

Situación actual de la actividad

Histórica con seguimiento

Gratuita

Localización

  • Calle Toribio Etxebarria 29 20600 Eibar Eibar Eibar Gipuzkoa Euskadi España