Helburu bikoitza duen egitasmoa da Pausoko egitasmoa:
- Jarduera edo ariketa fisikoa egiteko ohiturarik ez duen herritarrei, elkarrekin eta elkarren babesean, astean behin ariketa egiteko aukera ematea.
- Herritarren artean, etxetik irtetzeko eta gizarteratzeko arazoak izan ditzaketen herritarrei etxetik atera eta beste herritarrekin egoteko aukera ematea.
Astearte eta ostegunero, goizeko 10:30tan eta herriko plazatik abiatuta, nahi duen herritarrak parte hartu dezakeen oinezko ibilbide bat egiten da, begirale edo dinamizatzaile baten laguntzaz.
Egitasmo honetan Udalaz gain, San Benito Ikastolak, Txindoki egoitza, Orobione jubilatuen elkartea eta Azki Emakumeen taldea daude.