KIROL ORIENTAZIO ZERBITZUA: KIROLA ETA OSASUNA ZARAUTZ

Red adscrita red Euskadi AktiboaAlianza de Salud Comunitaria

Temas

icono categoria
Zerbitzua edozein adin eta baldintza ekonomiko zein sozialetako herritarrei zuzendua dago. Oraingoz osasun-etxetik, udaleko gizarte zerbitzuetako sailetik eta herritarrak euren kabuz ere hurbildu daitezke zerbitzuko bulegora.
Helburu nagusia, pertsona sedentarioak detektatu eta eurengan portaera aldaketa bat sortzea, jarduera fisikoa euren egunerokotasunean normaltasunez txertatuz.

Zarauztarrei eskainitako doako zerbitzua da, non Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zientzietan graduatutako pertsona batek herritarrari arreta egiten dion, bere gustuak, zailtasunak, mugak eta baliabideak aztertzen lagundu eta bizi estilo aktiboago batetarako bidelagun izanik.

 

 


Zerbitzua ibiltaria da eta bulego fisikoa Aritzbatalde kiroldegian dago, 1. solairuan:
Astelehenetan 9:00-11:30 eta 15:00-18:00 irekitzen da; eta asteazkenetan, 11:00-13:30 eta 17:00-20:00.
Asteartetan,aldiz,Salbide kaleko 10 osasun-etxeko bulego batean egoten da orientatzailea, 9:30-12:30tara.

Zerbitzuko Orientatzailea Libana Taboada 

Tlf Kiroldegikoa 943005123

emaila : koz@zarautz.eus 

Jarduera zer adinetarako den: edozein adin.

Jarduera zuzendutako populazio-sektoreari buruzko informazio gehiago:
Edozein pertsona hurbildu daiteke, dela zein dela bere sexu baldintza, erlijio, arraza,baldintza ekonomikoa…

Bulegoa ofizialki 2018ko urria erdialdean zabaldu bazen ere, Zarauzko Kirol Orientazio Zerbitzua 2017ko irailetik dago martxan, ezkutuko lana eta herriko eragileen arteko sarea sortzen.

Zerbitzua edozein adin eta baldintza ekonomiko zein sozialetako herritarrei zuzendua dago.Oraingoz osasun-etxetik, udaleko gizarte zerbitzuetako sailetik eta herritarrak euren kabuz ere hurbildu daitezke zerbitzuko bulegora.

Helburu nagusia,pertsona sedentarioak detektatu eta eurengan portaera aldaketa bat sortzea,jarduera fisikoa euren egunerokotasunean normaltasunez txertatuz.

Zerbitzua doakoada eta 2018ko urriatik abendura bitartean zerbitzura gehitutako herritar kopurua 41 pertsonakoa da. %37a gizonezkoak, eta %63a emakumezkoak izan dira.Batazbesteko adina 56 urtekoa da, txikienak 12 urte eta zaharrenak 87 izanik.







Contacto

Aitor Vallespir - 943005123 - a-vallespir@zarautz.eus

Fecha de última actualización del recurso

26/08/2020

Situación actual del recurso

Activa

Localización

  • Calle Araba 20 20800 Zarautz Aritzbatalde Kiroldegia Zarautz Gipuzkoa Euskadi España
  • Calle Salbide 10 20800 Zarautz Zarauzko Osasun Zentrua Zarautz Gipuzkoa Euskadi España