HAIZE BERRI Aniztasun Funtzionalaren Aisialdi Elkartea

Red adscrita red Euskadi AktiboaAlianza de Salud Comunitaria

Temas

icono categoria icono categoria icono categoria icono categoria
HAIZE BERRI Aisialdi Elkartea, aniztasun funtzionala duten gazte euskaldunei zuzendutako elkartea da, aisialdi eta formakuntza ekintzak eskaintzen dituenak, fokoa diagnostikoan jarri gabe, eta gazte hauen familien "arnasgune" bezala arituz.

Badira zenbait urte Diversidad Funcional duten gazteei emandako baliabide eta arretak gorantz egin duela ongizateari dagokionez, baina oraindik ez dira nahikoak. Egoera horren aurrean, Haize Berri proiektua gizartean dagoen hutsune bati erantzuteko sortzen da; aniztasun funtzionala duten pertsonen aisialdi beharrei erantzuteko, hain zuzen.

Haize Berri Aisialdi Elkarteak ikasleen interesekoak diren ekintzak aurrera eramaten ditu euskaraz, izan kulturalak, kirolezkoak, natura esparrukoak, artistikoak...; hau da, Euskal Herriko edozein lagun talde gaztek egin ditzaketen ekintzak, eta kolektibo honetako pertsonek, egoera desberdinengatik, askotan, egin ezin dituztenak.

Orain arte Debagoienan kokatu gara, eta horren arrazoia, bertako familia zein ikasleen ezagutza da; izan ere, ondoren zehaztuko dugun bezala, hainbat urte daramatzagu gazte hauekin lanean, bai Leintz Eskola Kirolean, eta baita Gipuzkoako Kirol Egokituko udalekuetan ere. Espazio horietan, ikasle hauen beharrak, nahiak eta ametsak entzuteak,

Haize Berri proiektua sortzera eraman gaitu. Ezagutza honetatik ere badakigu beste erakunde batzuk badaudela errealitate honi erantzun nahian, baina eskaintza hauek diagnostikora, parte hartze mugatura, zaletasun konkretuetara etab. mugatuta daude. Inguruan ditugun gainerako erakundeekiko ezagutza, azterketa, errespetua eta elkarlanean oinarrituta, Haize Berrik Aniztasun Funtzionala duten pertsonentzako espazio berri eta erabatekoa planteatu nahi du, egungo eskaintza “zapaldu” ez, baina osatu nahi duena.

Euskara sustatzea ere bada gure helburua; izan ere, pertsona hauekin harremana izaterakoan, asko dira gazteleraz hitz egiten dietenak, maiz euskalduntzeko aukera mugatuz. Gainera, aniztasun funtzionala duten pertsonak ere badute euskaraz ikasteko, gozatzeko eta hazteko eskubidea, eta zalantzarik gabe, hori bermatu nahi dugu!

Horretarako, egiten ditugun ekintza guztiak euskaraz dira eta komunikabideetan ere euskaraz komunikatzen gara. Honi osatzen, euskal kultura sustatzen ahalegintzen gara gure ekintzen bitartez. Euskalduntze hori beharrezkoa ikusten dugu gizarteratzerako, gizarte euskaldun baten parte garela eta parte izaten jarraitu nahi dugula sentitzen dugulako, eta horregatik euskaraz ikasteko, trebatzeko zein euskara harremantzeko ekimenak egiten ditugu, gure gazteek euskaraz bizitzeko hautua egin dezaten.


Contacto

Leire Uribesalgo - Elkarteko Lehendakaria eta Zuzendari Exekutiboa Aitor Herrero - Elkarteko Diruzaina eta Finantza Zuzendaria - +34 690 92 78 86 - haizeberrielkartea@gmail.com

Fecha de última actualización del recurso

28/07/2026

Situación actual del recurso

Activa

Localización

  • Lugar Irimo Goena Auzoa 6 Iralatorre Baserria, 2 20577 Antzuola Gipuzkoa Euskadi España