ZENTROAREN
DESKRIBAPENA:
Toki- Eder Ikastola
Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoa da, eta 700 ikasle eskolatzen
ditu, 2 eta 12 urte bitartekoak. Gasteizko Lakuabizkarra auzoan dago. Ikastolak
ondo bereizitako hiru patio-eremu ditu, burdin-hesi metalikoen bidez bereiziak:
lorategi eremua duen gune bat 2 urteko geletarako, Haur Hezkuntzako bigarren
zikloko ikasleek partekatzen duten beste eremu bat, eta hirugarren eremu bat – hiruetatik
eremu zabalena – Lehen Hezkuntzako ikasleentzat.
80ko hamarkadan
sortu ziren beste ikastetxe askok bezala, Toki Ederreko aisialdi-guneek ere
garai hartako patioen ereduari jarraitzen diote: "Porteria pare bat eta lau
saski dituen zementu-guneak". Lehen Hezkuntzako patioaren zati handi bat
belardi batek osatzen du; jolastokiaren alde honetan aldaketak egiteko aukera
handiak hauteman dira. Horregatik, azken ikasturtean, jolas eta kirol
ezberdinen guneak sortu dira; gunez gune pasatzeko aukerarekin.
ZER NAHI DUGU:
Gure patioak
eraldatu nahi ditugu, batez ere gure seme-alabei hezkuntza integrala eta
balioetan oinarritutakoa eskaini ahal izateko; eskolako estamentu guztietan
agertzen den kezka da hau. Eraldaketako partaidetza-proiektu honen bidez, urtez
urte aldaketak ematen ari dena, Toki Eder kalitate handiagoko
aisialdi-inguruneez hornitu nahi dugu. Era berean, neskak jarduera fisikoan
inplikatzea eta jarduerak areagotzea lortzen duten ekintzak txertatzea nahi dugu.
ZER INTERBENTZIO EGIN DITUGU:
1. Ikastolak,ikasleen artean egindako inkesta bat aintzakotzat hartuta,ping-pong mahaiak jarri dira.
2. Naturalizazio prozesua hasi dugu,aretoan ikasleekin landareak landatuz. Gainera baratza eta jardina sortu da,ikastolako irakasleen laguntzan eta Bizan elkartearekin elkarlanean.
3. Garaion kultur elkartearekin auzolanean,zume biziaren eta etxolen konponketa eta mantenua aurrera eraman da.
4. Idarte arte eskolarekin elkarlanean,Ikastolako K eraikineko aurrealdean murala margotu da.
Guzti hau,finantziazio iturri ezberdinei esker gauzatu da: Jolastoki batzordeak sortutako proeiktuari esker lortutako 5000€ko dirulaguntza; eta Guraso Elkarteko aportazioei esker.
.