CEIP Luis Elejalde – Rogelia de Alvaro HLHI eskola El Pilar auzoan kokatzen da. Bere jolastokiak duen egitura eta diseinua, eskola askotan gertatzen ohi den bezala, gune asfaltatu bat eskaintzera mugatzen da, kirol jakin batzuetan aritzeko prestatua (batez ere, pilota eta baloiekin jarduteko lehia-jokoak). Egoera horrek erabilera parekidea ez izatea dakar: erreproduzitu egiten dira genero-kulturen desorekak eta nesken eta mutilen arteko des-parekotasunak indartzen dituzten rolak, botere-harremanak eta jarrerak, eta, horrekin batera, bazter batean geratzen dira ikaslerik ez aktiboenak, askotan neskak direlarik.
Gure eskolako komunitatea egoera honetaz oso kontzientea da eta errealitate hau poliki-poliki aldatzeko hautua hartu zuen orain dela bi ikasturte. Hau honela Patio Batzordetik jolastokia ikasle guztientzat ikaskuntza, mugimendu eta kalitatezko harremanak eta esperientziak eraikitzeko gune inklusiboa ahalbidetzeko erronkari ekin zitzaion, betiere BERDINTASUNA eta ANIZTASUNA oinarri harturik. Bestetik, eskolak azken urteotan hezkuntza komunitatean zabaldutako eskaerarekin bat egin izan du, patioen birnaturalizatzeak duen garrantzia azpimarratuz.
Eskolako patioa heziketarako gune oso garrantzitsua dela inork ez du zalantzan jartzen, baina patioek benetan haur guztiek dituzten premiei erantzuten ote diete? Zer nolako jolasak, kirolak eta ikaskuntzak indartzen dira? Zer-nolako erabilera dauka? Eskolako jolastokia jolasera eta mugimendura bultzatzeko aukera bat izateaz gain, eskola bizitegi-area batetik gertu egoten da askotan, eta zenbait lekutan familien topaleku ere izaten da eskola-orduen ondoren eta asteburuetan. Beste alde batetik, naturak aukera paregabeak eskaintzen ditu esperimentaziorako, jolaserako, ikaspenerako, zein berdinen arteko harreman parekideetarako. Horregatik gure patioan gune naturalak sortzea eta hauetan jolasteko eta erlazionatzeko baldintzak sustatzea nahi da.
CEIP Luis Elejalde – Rogelia de Alvaro HLHI eskola El Pilar auzoan kokatzen da. Bere jolastokiak duen egitura eta diseinua, eskola askotan gertatzen ohi den bezala, gune asfaltatu bat eskaintzera mugatzen da, kirol jakin batzuetan aritzeko prestatua (batez ere, pilota eta baloiekin jarduteko lehia-jokoak). Egoera horrek erabilera parekidea ez izatea dakar: erreproduzitu egiten dira genero-kulturen desorekak eta nesken eta mutilen arteko des-parekotasunak indartzen dituzten rolak, botere-harremanak eta jarrerak, eta, horrekin batera, bazter batean geratzen dira ikaslerik ez aktiboenak, askotan neskak direlarik.
Gure eskolako komunitatea egoera honetaz oso kontzientea da eta errealitate hau poliki-poliki aldatzeko hautua hartu zuen orain dela bi ikasturte. Hau honela Patio Batzordetik jolastokia ikasle guztientzat ikaskuntza, mugimendu eta kalitatezko harremanak eta esperientziak eraikitzeko gune inklusiboa ahalbidetzeko erronkari ekin zitzaion, betiere BERDINTASUNA eta ANIZTASUNA oinarri harturik. Bestetik, eskolak azken urteotan hezkuntza komunitatean zabaldutako eskaerarekin bat egin izan du, patioen birnaturalizatzeak duen garrantzia azpimarratuz.
Aurreko bi ikasturteko lanari esker, aurten patioaren eraldaketaren hastapenak ikus daitezke.IAZ EGINDAKOA
Hurrengo lerroetan, iaz egindakoaren laburpena jasotzen da:
Alde batetik patioan elementu naturalak sartzen hasteko erronkari ekin zitzaion. Horretarako ikasleekin material birziklatua bildu, egokitu eta margotu zen, patioan landareak eta loreak txertatzeko elementu berriak sortuz. Honek orain arteko porlanezko patio grisari kolore eta elementu natural berrik eskaintzeaz gain, ikasleekin landare eta lore hauek zaintzeko eta ezagutzeko aukera eman du, ikasleen egunerokotasuna eta ikaspena naturara hurbiltzen hasteko.
Honekin erlazionatuta eskolako ortua berregokitu eta martxan jarri zen berriro, ikasleak inplikatuz eta tutoreen programazioetan txertatuz, Ikasleen Guraso Elkartearen laguntzarekin ere.
Elementu naturalei dagokien gaiarekin jarraitzeko, eskolako patioak oso gune berde eskas eta txiki dituela eta hauek patioko ertz batera zokoratuta gelditzen direla. Hau honela, honi erabilera eta protagonismoa eskaini nahian, elementu naturalaz eraikitako psikomotrizitate zirkuitu bat ezarri zen iazko ikasturte amaieran. Patioko gune natural eskas horiek sustatzeaz eta hauei erabilera emateaz gain, ikasleei atsegina suertatuko zitzaien espazio hezitzailea sortzeko eta modu jostagarri batean beraien garapen psikomotorea elikatzeko.
Azkenik, patioa birnaturalizatzeko irekitako aukera berri honen baitan, ikasleakproiektuan inplikatu eta beraientzako patio idealak zeintzuk diren jakiteko saio bereziak prestatu ziren aurreko ikasturtean: tutoretzak, galdeketak, marrazkiak, patioko elementu desberdinak baloratzeko pegatina gorri eta berdeen pegadak, bilerak, eta abar. Honela, ikasleentzako behar eta nahi garrantzitsuenak zeintzuk ziren ezagutzeko aukera izan genuen, proiektu honetan eta etorkizunean
etorriko zaizkigunetan kontuan hartzeko.
Bestalde, gune naturalak indartzeaz gain, patioan kolorea eta jolas hezigarri zein parekide berrietarako aukerak txertatzeko jolas desberdinak margotu ziren orain dela bi ikasturte gure eskolan. Jolas hauen pintaketa auzoan kokatutako “Kolhormak” proiektuaren sortzaileak diren Diego Berruete Gracia (SinPa) eta Raúl Salcedo Borrega (Oher) artisten bitartez egin zen eta auzoko beste esparru batzuetara ere zabaldu zen eskolako ikasleak ere inplikatuz. Iaz, margotutako jolas hauei etekina ateratzeko lanketa egin zen, eskola orduetan hauen erabilerarako aukera eta jolas desberdinak irakatsiz, horretarako baliabideak emanez eta patioetan, Gorputz Hezkuntzako orduetan eta eskolaz kanpoko orduetan hauen erabilera ere sustatuz.
Lurrean margotutako jolas hauetaz aparte, aurreko ikasturtean esperimentatzeko panel batzuk ere eraiki ziren. Hauen asmoa, Haur Hezkuntzako patioan kolorea ematen jarraitzen den bitartean ikasle txikienentzat jolas berriak eta esperimentatzeko espazio berriak eskaintzea da.
Beste alde batetik, ikasleentzako patioko momentua ahalik eta aberasgarriena izandadin eta ahalik eta aukera gehien eskaini ditzan, kirol nagusietatik aldentzen diren kirol edota jolasak burutzeko material berria erosi zen, honen kudeaketarako ikasleak inplikatuz eta egunerokotasunean, jolasaz aparte, euren ardura ere garatuz.
Azkenik, argi izan behar da eskola materialaz eta kolorez hornitzeko elementu berriak txertatzeaz gain, honek gelako lanketa eta formakuntza ere eskatzen duela. Horregatik, aurreko ikasturtean tutoretzak patioarekin oinarritutako alderdiak ere jorratzeko erabili ziren (parekidetasuna, errespetua, konpartitzea, naturaren garrantzia eta ekarpena, sexu-genero berdintasuna, botere harremanak, …). Honetaz gain, Gorputz Hezkuntzan ohikotasunetik aldentzen diren eta lehiakortasunean zein botere harreman desorekatuetan oinarritzen ez diren jolas eta kirol berriak ezagutzeko eta horietan trebatzeko unitate didaktikoak landu ziren (mahai tenisa, jolas tradizionalak, eskalada, parcour-a). Modu berean eskolan txertatutako elementu berrien erabilera ere sustatu zen (psikomotrizitate
zirkuitua, lurrean margotutako jolasak, erositako jolas tradizionaletarako materiala, mahai teniseko mahaiak, …). Antzeko lana ere AMPAK edo Ikasleen Guraso Elkarteak antolaturiko eskolaz kanpoko jardueretan burutu zen, bereziki Kirol Anitza ren bitartez eskolako umeei kirol, material eta jarduera desberdinak ezagutzeko eta hauetan trebatzeko aukera emanez eta eskolan txertatutako elementuei (lehen ere aipatutako mahai teniseko mahaiak, eskalada horma, margotutako jolasak, ...) protagonismo berezia emanez. Bide berean, Gorputz Hezkuntzako saioetan, kirol zehatzetan diharduten kirolariemakumezkoen bisitak ere jaso genituen, beraien eskutik euren esperientziak eta kirolak hobeto ezagutzeko eta kirolaren munduan sexu-genero berdintasuna lantzen jarraitzeko.