JOLAS ORDUEN AZTERKETA ETA ERALDAKETA

Red adscrita red Euskadi AktiboaAlianza de Salud Comunitaria

Temas

icono categoria icono categoria icono categoria
Urola ikastola BHIko Jolas orduen azterketa eta eraldaketa



1.– Zer egoeraren gainean eragin nahi den.



Jolastokian
gertatzen dena hezkidetza-ikuspegitik aztertu, hausnartu eta eraldatzeko
helburua du ikastetxeko proiektu honek, kanpoko espazioen berrantolaketan eta
berrerabileran garrantzitsuak diren gakoak landuz.



Ikastetxeetako espazioak orokorrean, eta zehazki, jolasgunea, heziketarako
eremu oso beharrezkoak dira, kontutan hartu ikasleek astero igarotzen dituzten
orduak musikan, teknologian, balio etikoetan edo gorputz hezkuntzan pasatzen
dituztenak baino gehiago direla. Jolasguneak harremanak izaten ikasteko
funtzioa betetzen du, beste askoren artean. Eta horrek oso lotura sakona du
gaztetxoen sozializazioarekin eta garapenarekin. Eta jolasgunean, genero-arauek
eta sexismoak haurren artean gertatzen den elkarrekintza erabat baldintzatzen
dute. Esaterako, espazioaren antolaketan, jolasen hierarkizazioan eta generoen
arteko jokabideetan.



Bistan dago
ikastetxe gehienetako jolastokiek, eta gurea ez da salbuespena, oso egitura
antzekoa dutela: futbola eta saskibaloia erdigunean daudela, gainerako
espazioak urriak, nortasun eta baliabide gabekoak dira, goxo egoteko aukerarik
ez dute ematen eta kirol-zelaiei begira daude. Alegia, ikasleen beharrak ez dira
espazioen antolaketaren ardatza.



Egitura horrek
eragina dauka gaztetxoengan. Baina, espazioak berrantolatzeaz gainera,
espazioetan ematen diren erabilerak harremanetarako eta jolasgunea eraldatzeko
gako ere izan daitezke.



 



2.– Aginduaren xedearekin lotutako helburuak.



Urola Ikastola BHIn
garatzen ari garen proiektuaren helburua
honakoa da:



·        
Urola ikastola BHIn jolastokia ikasle guztientzat espazio
atsegin eta inklusibo bat bihurtzea, non bizikidetza arauak errespetatzen diren
berdintasunari eta aniztasunari lekua emanez, kalitatezko harremanak eta
esperientziak izatera eta sedentarismoa murriztera bultzatzen duen espazio bat
sortuz, ikasle, irakasle, guraso eta zentroko beste langileekin elkarlanean.



Jolastokia berrantolatuko
da ikasleekin batera, berauei galdetuz, beraien hitza kontutan hartuz eta
beraien beharrei erreparatuz. Txoko ezberdinetan banatuko da patioa, txoko
bakoitzean jarduera fisiko mota ezberdin bat egiteko aukera izango dutelarik (
Ekintza domeinuetan oinarriturik), baita sormenerako espazio bat ere. Honela
ikasle guztiek gustuko duen jardueraren bat edukiko duen txokoren bat edukitzea
bermatuko dugu, bertan bere afizio antzekoak dituzten pertsonekin elkartzeko
aukera izango dutelarik. Txoko hauek finkoak izango dira, baina ikasleak
libreki ibili ahal izango dira txoko hauetatik. Txoko ezberdinen proposamenak
egiterako orduan bereziki erreparatuko diogu gaur egun patioko leku
marginaletan edo periferikoetan  biltzen
direnen beharrei.



Jolas ordu bakoitzean
dagokion guneetara materiala eramateko ikasle arduradunak jarriko ditugu,
errotazio sistema baten bitartez, ikasle guztiak pasako direlarik arduradun paperretik.
Honela zeharkako konpetentzia hauek lantzeko aukera ere izango dugu:



o  
Elkarbizitzarako
konpetentzia



o  
Ekimenerako eta
ekintzailetzarako konpetentzia.



o  
Norbera izaten ikasteko
konpetentzia.



Urola Ikastola BHIn garatzen ari garen proiektuaren helburuekin bat datoz  2021eko irailaren 2ko
AGINDUKO 1. Artikuluan, 2 B puntuan zehazten diren xedeekin:



b) Partaidetza-proiektuak garatzea,
ikastetxeetako jolastokiak ikaskuntzarako, jolaserako eta mugimendurako espazio
inklusibo bihurtzeko eta/edo dinamizatzeko, baita kalitatezko harremanak eta
esperientziak eraikitzeko ere, eskola-ordutegian zein hortik kanpo,
berdintasunean eta aniztasunarekiko (kultura, etnia, sexua, funtzionaltasuna,
eta abar) errespetuan oinarrituta eta ikasleen eta haien familien behar eta
interesetara egokituta.



 Zera
egin beharko dute proiektuek:



1.– Ikastetxeko ikasle guztien jolas-aukerak,
jarduera fisikoa eta elkarbizitza handitu. 2.– Neskek jarduera fisikoa egitea
berariaz sustatu, jarduera-ezaren ratioa handiagoa baita kolektibo horretan.



3.– Mugimendua eta jolas aktiboa sustatu
ikasle helduenen edo bigarren hezkuntzako ikasleen artean, adin-tarte horretako
sedentarismorako joera saiheste aldera.



3.– Garapen-faseak.



a.      
Patioko errealitatearen azterketa.



2021-2022ko ikasturtean zehar, patioko
zaintzan egon ginen irakasle guztiok eta atezainak, patioko errealitatearen
azterketa bat egin genuen ebaluazio fitxa baten bitartez. Bertan eguraldi on
eta txarrarekin ikasle ezberdinek
espazioa
nola erabiltzen zuten, jolasen hierarkizazioa zein zen eta generoen arteko
jokabideak zein ziren aztertu genituen
. Ikasleek
ere tutoritzatan errealitatearen azterketa bat egin zuten, xumeagoa izango
bazen ere.



b.     
Patioko errealitatearen eraldaketa.



2022- 2023
ikasturtean
 jolastokia berrantolatu da ikasleen beharrak
zeintzuk diren kontutan hartuz. Txoko ezberdinetan banatu da patioa, txoko
hauetan egongo diren jarduerak beraiek aukeratuak izan direlarik. Txoko
bakoitzean jarduera fisiko mota ezberdin bat egiteko aukera bermatu dugu
(Ekintza domeinuetan oinarriturik), baita mahai jokoetarako espazio bat ere.



c.      
Etengabeko birmoldaketa.



Proiektuaren helburuarekin bat ez datozen
gertaerak eta egiteko moduak sortzen badira, esku hartze bat egongo da
hausnarketa kolektibo baten bitartez egoera bideratzeko.



 



4.– Proiektuaren ebaluazioa.



                Aurreko puntuan azaldu dugunez, proiektua etengabeko
birmoldaketa baten murgilduta egongo da, patioko zaintza egiten dugun
irakasleok eta ikasleek beraiek ere eten gabe aztertuko bai dugu eta bai dute martxan
dagoen planteamenduak proiektuaren helburua betetzen duen, patioko
errealitatearen azterketa egiteko erabilitako fitxaren bitartez.



d)
Hezkuntza-komunitatearen inplikazioa proiektuan:



1.– Proiektuan parte hartzea.



Gauzak ondo bidean, Zutoin guraso elkarteak proiektuarekin bat
eginez,
finantzazioa bermatuko du diru laguntza honen bitartez.



 Irakasleek,
ikasleek eta atezainek
patioko errealitatearen azterketa egiten parte
hartuko dute. Eta ikasleen artean,
irakasleek bideratuta eta baldintza batzuk beteaz, beraien patioa edo jolas
ordua nolakoa izango den aukeratuko dute.



2.– Prestakuntza-programa: jarduera fisikoari eta sedentarismoa murrizteari
buruzko zeharkako edukiak txertatzea ikastetxearen prestakuntza-programetan.



Proiektua Ikastetxeko
hezkuntza proiektuaren barruan txertatuko da, sedentarismoa murrizteari
garrantzia emanez.



 



e) Tokiko
komunitatearen inplikazioa: udala, auzo-elkarteak edo bestelakoak.



Ikastetxeko
instalakuntzak erabiltzen dituzten beste kirol elkarteekin eta udalarekin
harreman eten gabea izango dugu egingo diren aldaketak denen adostasunez eta
onespenarekin eginez.



f)
Desberdinkeriei arreta berezia jartzea.



Aurreko puntuetan azaldu
bezala, txoko ezberdinen proposamenak egiterako orduan bereziki erreparatuko
diogu gaur egun patioko leku marginaletan edo periferikoetan  biltzen direnen beharrei.



 



g) Jarduketa
gauzatzeko epea.



2022 eta 2023 kurtsoan
aurreko urtekoa ebaluatu eta berregokituko dugu. E



h) Aurrekontu
osoa kontzeptuen arabera banakatuta, proiektuaren finantzaketa-iturriak eta
proiekturako eskatutako beste laguntza batzuk.



Proiektua gauzatzeko
eskatu dugun diru laguntza bakarra hau izan da. Proiektuaren finantzaketarako
aurre ikusten dugun aurrekontua hau da, kontzeptuen arabera banakatua:



o  
Instalakuntzatan egin
beharreko aldaketak: 3000 euro.



Txoko ezberdinak hornitu, altzariak, argiak,
musika aparatua etab. Ikasleen aukeraketaren araberakoa izango da.



o  
Txoko ezberdinetan behar
izango den materiala: 2000 euro



Ikasleen aukeraketaren arabera material bat
edo beste izango da.



 




Contacto

Santiago Elias Aizpuru - 639959025 - zutoin@urola.eus

Fecha de última actualización del recurso

19/10/2022

Situación actual del recurso

Activa

Localización

  • Calle perdillegi 3 20730 Azpeitia Azpeitia Gipuzkoa Euskadi España