Ordiziako Udalak 2008an antolatu zuen I. Boluntariotza Azoka eta, horretarako, talde eragile bat
sortu zen eta, geroago, "Osasun Taldea" izenarekin 2016an osatu zen. Lantalde parte-hatzailea eta
inklusiboa eratzeko prozesua abiarazi zuen Ordiziako Udalak. Talde horretan, tokiko arlo asoziatiboa
sartu ziren, baita osasunaren arloan diharduten beste entitate eta erakunde ere. Ordiziako Udalak
udalerrian osasunaren gaia lantzen duten erakundeak, profesionalak eta herritarrak gonbidatu zituen
lehenengo bilerara. Bilerarako deialdia bidali zien, taldeek betetzeko fitxa batekin batera (identifikaziodatuekin,
helburuekin, ekintzekin, udaleko osasun-planerako proposamenekin...). Urtean zehar bilerak
antolatzen dira eta lantzen diren gai garrantzitsuenen artean:
- Ordiziako herritarren osasun arazoen identifikazioa.
- Osasunaren eremu desberdinetan prebentzioaren lanketa.
- Elkarteek herrian egiten duten lana ezagutu.
- Boluntariotzaren azoka antolatu. Horrela, elkarlanean hasi ziren Ordiziako osasun arloko elkarte zein eragile, sarea osatzen. Ordiziako Udalak Gizarte Ongizatea Sailaren bitartez Boluntariotza azokaren ekimena zuzentzen du bi urtean behin.