Gurasoek seme-alaben hezkuntza-prozesu guztian zehar parte hartzeko eta erabakitzeko eskubidea dugu.
Guraso Elkarteak seme-alabek jasotzen duten hezkuntza-kalitatea hobetzeko ekintzak sustatzen eta bideratzen ditu.
Elkartearen helburuak honako hauek dira:
Ikastetxeko Hezkuntza Proiektua hezkuntza-komunitateko agente guztiekin elkarlanean eraikitzen dela ziurtatzea.
Proiektu honen inguruko kultur ekintzak, prestakuntza-ekintzak, jarduera osagarriak eta eskolaz-kanpoko jarduerak Guraso Elkartearen momentuan-momentuko balioekin bat egiten dutela zaintzea, proposamenak luzatzea eta jarduera guzti hauek aurrera eramateko beharrezkoa den laguntza eskaintzea.
Ikasleen eta gurasoen onurarako zerbitzuak eskaintzea eta antolatzea.
Gurasoei seme-alaben heziketan orientatzea, estimulatzea eta laguntzea.
Eskolako eguneroko bizitzan gurasoen inplikazioa indartzea.
Eskolako kudeaketa organoetan gurasoen partaidetza sustatzea.
Beste ikastetxeekin lankidetzarako harremanak mantentzea.
Gurasoen eta hezkuntza-komunitatearen barneko zein kanpoko agenteen arteko zubi-lanak burutzea.
Herrigintza sustatzea. Eskolatik herrirako, herritik ikastetxeetarako eta herritik herrirako ekintzak antolatzea eta hauetan parte hartzea.