Elorrioko Kirol Mahaia udalerriko Jarduera Fisiko eta Kirolaren esparruan lantzen diren gai ezberdinen inguruko hausnarketarako, lanketarako eta erabakiak hartzeko eragile iraunkorra da. Beharren arabera, hau da, landuko den gaiaren arabera, profil ezberdinetako pertsonek parte hartzen dute. Orain arte hainbat prozesu landu egin izan dira espazio honetan, hala nola, Eskola Kirolari dagokiona, adineko pertsonen jarduera fisikoaren beharrei dagokiona edo, azkenik, Elorrioko Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Plan Estrategikoa osatzeari dagokiona, non profil ezberdineko pertsonak (osasungintzatik, hezkuntzatik, kirol elkarteetatik, kirol munduko profil teknikotik, kirol instalazioen erabiltzaileetatik...) batu diren elkarlanean aritzeko.