J.A Mogel ikastola Eibarren kokatzen den haur eta lehen hezkuntzako ikastxe publikoa da. Hiru eraikinek osatzen dute, 2 hiri barnean (haur hezkuntza) kokatzen dira eta bestea (LHkoa) Mandiola bailaran, herritik 3 kilometrora.
Azken urteetan, Guraso Elkartetik eskolak zeuzkan hutsuneen artean hauek nabarmendu genituen: Iturburuko jolaseremuak hiru kirol mota egiteko egokituak daude: futbola, saskibaloia eta eskupilota. Hainbat ikasleek ordu libreetan ez dute eremu egokirik aurkitzen beraien interes eta gustoko diren ekintzak gauzatzeko, patioak ia bere osotasunean jolas horietara zuzenduak daudelako. Iturburuko eraikuntza mendian kokatu arren ikasleek ez dute inguruan duten naturguneekin kontaktu zuzenik izateko aukerarik. Oso modu puntualean irteten dira, nahiz eta eremuak aire zabalean ekintzak egiteko aukera paregabe eskaintzen dien. Herriko ikastetxeetan patioak eta ingurunea ia osotasunean zementuz estalia dago. Eibar herri industrializatua izanik, ikasleek ez dute natura bertatik bertara ezagutzeko aukerarik, eta lehen hezkuntzako umeentzat gabezia izugarria iruditzen zaigu.
Familien eta eskolaren
arteko harremanak, batez ere ikasleak Ituruburuko zentrora igotzen direnean, ahuldu egiten dira. Familiak ez dira eskolako eragile aktiboak eta kolektibitatearen balio galtzen ari da. Guzti honetagik
Guraso Elkarteak azken 4 urteetan proposamen eta lan ildo ezberdinak bideratzen ari da: Lehengo
urratsa, hiru eraikuntzetan ikas eta jolas eremu bihurtuko diren baratzak egokitzea izango zen.
Baratzak hezkuntza komunitate osoaren partaidetzaz gauzatuko dira eta auzolanaren balioa eskola
orduetatik kanpo eta hezkuntza komunitate osoan sustatzea nahi da. Bigarren urratsa jolas-eremuen
diagnostikoa eta eraldaketa izango litzake. Ikasleei jolasteko gune inklusiboak, aktibo eta noski,
irisgarriak sortzeko aukerak aztertzea eta egokitzea izango da. Hirugarren urratsa Iturburu inguratzen
duen naturguneak berreskuratzea, eta eskolaren eremu bat bezala egokitzea eta erabiltzea izango
litzake. Horretarako, irisgarritasuna bermatzeko hainbat lan aurreikusten dira. Aldi berean, natura
biziberritzeko lanak egin beharko dira. Eskola gune hauek herritarrei zabaltzea nahiko genuke,
asteburu eta arratsaldetan eremua hauek erabiltzeko aukerak aztertzen ari gara. Proposamen horiek
eskolako zuzendaritzarekin eta Udalarekin batera lantzen ari gara.
Guraso Elkartak, Udalak eta eskolak proiektuarekin lortu nahi duena hurrengoa da: Jolasteko eremu
berriak eraikiko ditugu, umeen arteko harreman anitzak bermatzen dituztenak eta jarduera fisikoa
egiteko alternatibak eskainiko ditugu. Ingurumen hezkuntza eta naturarekin erlazioa berpizteko
jarduerak eta aukerak martxan jarriko ditugu. Elikagaiak ekoizteko prozesua ulertzea eta bertatik
bertara ikusteko eta ahurtzaroan balio horiek barneratzeko hainbat ekintza antolatuko ditugu,
etorkizunean elikadurak osasunean duen eragina bermatzeko asmoarekin. Familiek eskolan parte
hartzeko guneak eta ekimenak eraikiko ditugu, non eskola ordutik kanpo ume, guraso edota aitonamonek aisialdi aktiboa eta parte hartzailea gauzatzeko aukera izango duten. Aurreko ekintzak
kurrilunean txertatuko ditugu hezkuntza komunitatearekin batera. Beraz, proiektuaren helburu
orokor eta espezifikoak hauek lirateke: Helburu orokorrak: Ikasleen osasuna indartzea eskolamailako jardueretan. Ikasleen jolas-aukerak handitzea eta ikas-eremuak gelatik kanpo eta aire
zabalean bermatzea, jarduera fisikoa eta elkarbizitza handituz. Mugimendua eta jarduera fisikoa
bultzatzen eta berdintasunean eta aniztasunaren errespetuan oinarritutako kalitatezko harremanak
eta esperientziak sustatzea. Aisialdi aktiboa familian egiteko aukerak handitzea eskola eremuan.
Aldi berean, auzolanaren balioa eta kolektibitatearen indarra sustatu. Helburu espezifikoak:
J.A. Mogeleko hiru ikastetxeetan baratza egokitzea, non hezkuntza erkidegoko eragile guztiak
partehartzea sustatuko den (ikasleak, familiak, irakasleak, ikastetxeko langileak...) Eskolabaratzea
ikasgela bihurtzea, hau da, gizarte, zientzia, arte, teknologia, gastronomia, kultura eta abarrei
buruzko ezagutzak bereganatzeko gunea bihurtzea eta ikas-gune eremu berri bat gauzatzea
aire zabalean. Asialdi aktiboa familian egiteako aukerak handitzea eskola eremuan baina eskola
ordutegitik kanpo, bai baratzaren kudeaketa kolektiboa eta partehartzailean eta eskola inguruko
natugune berreskurapenean. Ikastetxeetako jolastokiak eraldatzea, biguntzea eta ikaskuntzarako,
jolaserako eta mugimendurako espazio inklusibo bihurtzea. Eskola eremuaren inguruan naturgunea
eta biodibertsitatea berreskuratzea auzolanean, familien artean aisialdi jasangarri eta osasuntsuago
bat eskainiz. Eskola eremutik kanpo daduen txokoak umeentzat jolas eta ikas eremu bezala
berreskuratzea.