Zubi Zahar Herri Ikastolako jarduera fisikoa sustatzeko patioa diseinatzeko prozesua

Red adscrita red Euskadi AktiboaAlianza de Salud Comunitaria

Temas

icono categoria icono categoria icono categoria
Ikastolako kanpo eremuaren inguruko hausnarketa honetan zeinetan parte hartu duen hezkuntza komunitate osoak, ikastolako ikasle guztien jolas aukerak, jarduera fisikoa eta elkarbizitza osasuntsu bat sustatu nahi izan dira.

Testuingurua

  • 300 ikasle eta 25 irakasle
  • Hezkuntza kooperatiba
  • Harreman estua irakasle, zaintzaile eta monitoreekin ikasle ohiak edo umeen gurasoak
    direlako
  • Proiektua burutzeko motibazioa altua
  • Burututako beste proiektuetan gurasoen inplikazio altua
  • Aukera asko dituen ingurunea: ibaia, hondartza, gune naturalak, zelaiak, patio zabala.
  • Irakasleek teknologia berriak menperatzen dituzte, prozesuan etenin egon ez dadin.
  • Lehen Hezkuntzan mugikortasun urriko ikasle bat ikastolan


Aurrekariak

  • Arkitektura pedagogiara egokitzeko HHn prozesu partehartzaile bat ireki zen eta
    gurasoak modu aktibo baten gelak prestatzen aritu ziren, 2020-2021 ikasturtean
    jarraipena izango duena.


Helburuak:

  • Ikastetxeko ikasle guztien jolas-aukerak, jarduera fisikoa eta elkarbizitza handitu.
  • Neskek jarduera fisikoa egitea berariaz sustatu, jarduera-ezaren ratioa handiagoa baita
    kolektibo horretan.
  • Mugimendua eta jolas aktiboa sustatu ikasle helduenen edo bigarren hezkuntzako
    ikasleen artean, adin-tarte horretako sedentarismorako joera saiheste aldera.
  • Herriko elkarteen parte hartzea sustatu eta aukerak eman
  • Jolas eta inguru inklusiboen azterketa egin diseinu berri bat burutzeko

Contacto

Estibaliz Urizar Maiztegi eta Ane Martinez Garmedia - 946831416 - ondarroa@zubizahar.eus

Fecha de última actualización del recurso

23/07/2021

Situación actual del recurso

Activa

Localización

  • Calle Ibaiondo 15 48700 Ondarroa Bizkaia Euskadi España