Idiazabalen parte hartuz ekimena, Parte hartze aktiboa duen komunitateko baliabide bat da. Bertan herriko eragile ezberdinak parte hartzen dugu: Nagusilan, Caritas, Jubilatu elkartea, Herriko Monja konbentua eta Idiazabalgo Udala (Gizarte Zerbitzuak + Komunitate Dinamizatzailea) eta herriko osasun zentroko arduradunekin ere kontatzen dugu.
Parte hartze komunitario 2015. urtean sortu zen, Izalbira (ttipi-ttapa oinezko ibilbidea) sortu zen urtean. Parte hartze mahai honen helburua adinekoak diren pertsonen artean osasuna sustatzea eta prebentzioa dira. Ibiltzeak dakarren onura fisikoaz gain, ongizate emozionalean ere eragiten duelako eta gure baliabideak ere honetan eragin nabaria du. Inklusio, bakardade eta isolamendu egoerei aurre egiteko tresna da.
Euskadi lagunkoiaren barruan kokatzen da proiektua eta herriko elkarte nahiz norbanakok parte hartzeko aukera dute.