Herritarren parte hartzea oinarri duen prozesu bat da. Atentzioa jarri nahi da herritarrentzat osasunaren ikuspuntu positiboa bultzatzetzen duten errekurtsoetan : zertatik bizi garen, nola bizi garen eta egunerokoan zerk lagunduko digun.
Proeiktuaren helburuak:
- Hernaniko ingurunea ezagutzea, auzoen egunerokotasuna, sare sozialekin bat egin, baliabideak lokalizatu eta hauek osasunarentzat baliagarri nola bihurtzen diren, eta taldean lan egin herrritarren ongizatea hobetzeko.
- Parte hartze bidez identifikatzea osasunarentzat onuragarriak diren inguruko aktiboak eta mapa bat egin. Hernaniko baliabide garrantzitsuenak azalduko dituen mapa bat.
- Auzoko/herriko errekurtsoak herriko edo auzoko bizilagunen behar izanak asetzen dituzten jakitea.
- Errekurtso hauek profesional eta auzoko eragile nahiz herritarrek ezagutzea, denek aprobetxatu ahal izateko.
- Errekurtso desberdinen arteko harremanak indartzea, harreman berriak sustatu eta parte hartze komunitarioa bultzatzea.
Proiektuaren lehenengo fasea 2020ko uztaila bitartean garatuko da:
- Talde motorra sendotzea eta prozesuaren zehazpena.
- "Ongizatearen sarea" eta "Emaileen Biltzarra" sortzea; herritar talde, talde motorra eta beste eragileez .