Elgetako herritarrek, osasunerako
onuragarriak diren ohiturak hartzea da proiektu honen helburu nagusia,
biztanleen osasun-maila hobetzea. Jarduera
fisikoa haurtzaroan, gaztaroan, helduaroan eta 65 urtetik gora egitea bermatzea
lortu nahi da.
Artekaleko kiroldegi ingurua eta umeen
parkea irisgarria denez, bertako bidea, industrialdekoarekin elkartzen da, eta
jolasa, aisialdia eta kirola egiteaz gain, ibilaldi osasungarriak egiteko
aukera ematen du, lautadan industrialde inguruan, eta nahi izanez gero Aixolako
presara edo Larrabiltzearreko bideekin elkartu eta ibilbidea luzatuz. Industrialdean beste jolas parke txiki bat
dago, eta baita mahai, aulki eta iturria dituen berdegune bat. Jolas eta kirol zerbitzua eskaintzen dituen
gune irisgarria, oinezko ibilbidearen bidez industrialdeko aisialdiko beste gune
honekin lotuta dago.
Kirol gunean kanpoko kantxa,
skate parkea, bizikletak garbitzeko gunea, iturria, adinekoentzako parkea, bizikleta
aparkalekua, kiroldegia (gimnasioa, squasha, sauna, bolatokia eta aldagelak),
frontoia, belar gunea mahai eta aulkiekin eta jolas parkea daude. Kiroldegi
aurreko jolas-parkea bi gunetan banatuta dago; kantxako harmailen gaineko gunea
eta mahai eta aulkiak dauden gunea. Gune
zabalenean elementu ezberdinak daude: tirolina, txirristak, eskalatzeko
piramide bat, mugimendu enborra, saki-kulunka, txikientzako kulunka, pasabide
desberdinak dituen jolas elementu konplexua (zubia, txirrista, tunela …) eta
arezko parke txikia. Harmaila gaineko
gunean bi malguki daude eta etxolatxo zaharrak kendu eta bi elementu inkllusibo
jarriko dira parke egokitu eta irisgarrian.
Ongizatea eta berdintasuna,
hezkuntza eta gazteria, eta kirol batzordeak izango dira osasuna sustatzeko
jarduketa diseinatu, garatu eta ebaluatzeko garaian koordinatuko dituzten
taldeak. Batzordeak irekiak eta
publikoak dira, eta beraz, nahi duenak parte hartu dezake.