Gatzaga herria bizirik mantendu eta Bailarara/eskualdera Gatzaga bezalako altxor bat gerturatzea izan da hasierako gure helburuetako bat, mugikortasunaren bitartez bailara lotzea.
Baina lehenengo hausnarketaren ondorioz, Kirola, Ekologia, Mugikortasuna, Jasangarritasuna, Turismoa eta nola ez baserri mundua edo lehen sektoreko bizitza herri handiagoetara hurbiltzearen helburua ere betetzen du aurkezten dugun proiektu honek.
Gure arbasoek eguneroko bizitzan erabili izan duten bide bat errekuperatuaz/egokituaz, gaur egun Gatzaga eta Eskoriatza lotuko dituen bidea lortzea/berreskuratzea da “amets gisa” hasi eta proiektu bilakatu den betebeharra:
Herri ekimen gisa hasi den ilusio honen izena GatzBidie da eta Leintz Lotzen leloa.
Herritarrei (leintz gatzagarrak eta eskoriatzarrak) zein herrira kanpotik bisitan datozenei ariketa fisikoa naturgunean baldintza egokitan egiteko aukera eskaini nahi diogu bide hau egokitu eta balioan jarrita.