Usurbil goazen kalera

Red adscrita red Euskadi AktiboaAlianza de Salud Comunitaria

Temas

icono categoria icono categoria icono categoria icono categoria
Usurbil goazen kalera 2016.urtean hasi zen eta helburu nagusia ariketa fisikoa sustatzea da eta horretarako, oinezkoen taldeak antolatzen dira. Hori guztia, 65 urtetik goragoko pertsonen ongizate fisiko eta mentala hobetzeko asmoz.

 SARRERA ETA HELBURUAK: Usurbil goazen kalera 2016. urtean hasi zen
eta helburu nagusia ariketa fisikoa sustatzea da eta horretarako,
oinezkoen taldeak antolatzen dira. Hori guztia, 65 urtetik goragoko
pertsonen ongizate fisiko eta mentala hobetzeko asmoz. Dena den,
proiektu honetan komunitateko aktiboek izan duten protagonismo
progresiboari esker, osasun-sustapeneko proiektu batean eraldatu da,
neurri guztietan: integratzailea, komunitate eraikitzailea, partaide
izatearen sentimendua sortazten duena eta izaera propioa duena.
Horrela, proiektuaren xedea partaidetza sustatzea da eta baita giza-
eta gizarte- garapena ere, herritarren arteko kohesioa eta ongizatea
lortzeko ikuspuntutik.

JARDUERAK: Programaren barruan jarduera
garrantzitsuena ariketa fisikoa egitea da, eta astero, taldeko
irteerak antolatzen dira. Batez ere, normalean ariketa fisikorik
egiten ez duten pertsonak sustatzea da xedea, eta baita desgaitasunak
dituzten pertsonek parte hartzea ere. Hori dela eta, diseinatu diren
ibilbideak errazak, lauak eta herrigunean bertan dira. Dena den,
zailtasun handiagoko ibilbideak ere diseinatu dira. Era berean,
ibilbide horiek beste pertsonekin erlazionatzea ahalbidetzen dute.
Horien antolaketa Udalaren eta beste organismo batzuen artean egiten
da. Partaide bakoitzari txartel bat ematen zaio, parte hartzen duen
ibilaldi bakoitzean zigilatuko dena. Ibilaldiak hamaiketako batekin
bukatzen dira Artzabalen, parte-hartzaileen arteko sozializazioa
ahalbidetu eta errazten duena. Horretaz gain, programaren barruan
hitzaldiak eta jarduera hezigarrik antolatu dira, besteak beste,
erorikoak saihesteko tailerra edo herria hobeto ezagutzeko egindako
ibilbide gidatuak.

PARTE-HARTZAILEAK: Proiektua burutzea ahalbidetu
duen taldean herritarren, instituzioen eta errekurtso teknikoen
ordezkariak daude eta zehazki ondorengoak aipa genitzake: Hurbilago
Merkatari eta Ostalari elkartea, Gure elkartea, Gure Pakea eta
Arrate jubilatu elkarteak, DYA, Odol Emaileak, Osakidetza y
Tolos-Goierriko Osasun Publikoko eskualdea
.

BESTE DATU INTERESGARRI BATZUK: Proiektuak bilakaera bat izan du, hasiera batean
adineko biztanleriarekin loturarik ez zutela uste genuen komunitateko
eragile berriak sartu direlako. Udarregi
ikastola eta Lanbide hastapeneko ikasleei esker

Usurbil Goazen Kalera sendotu
egin da. Adinekoei zuzendutako osasun-sustapeneko proiektu batek
komunitate osoari on egiten diola erakutsi digute.
Usurbil
goazen kalera komunitate osoari irekita dagoen prozesua da. Parte
hartzeko edo informazio gehiago lortzeko Artzabalera etor zaitezke,
asteazkenero, 11:00etan edo jarri gurekin harremanetan


Contacto

Maria - 943377110 - gizarte-zerbitzuak@usurbil.eus

Fecha de última actualización del recurso

22/03/2019

Situación actual del recurso

Activa

Página web del proyecto

Localización

  • Calle Puntapax Kalea, 8, 8 20170 Usurbil Gipuzkoa Euskadi España