Itsasoko Ibilbide Osasuntsuak

Red adscrita red Euskadi AktiboaAlianza de Salud Comunitaria

Temas

icono categoria
Itsasoko herrian 4 ibilbide osasuntsu (2 errazak eta 2 maila ertainekoak) prestatu gitugu bai herritarrentzat eta bai kanpotik etorri nahi duen bisitari ororentzat

4 ibilbide izan dira azkenean diseinatutakoak:

Ibilbide errazak

1) Alegia – Uribar bide berdea: Alegiatik Uribar
aldera doan bide berdea, asfaltatua eta itzalez, eserlekuz eta iturriz hornitua
dago, denontzat egokitua, edozein mugikortasun egoera dela ere. Zuhaitzez
jantzitako Santa Lutzi edo Argixao izeneko ibai ertza du alde batean; bertan,
Alegiako errotara zetorren kanalaren eta presa izandakoaren aztarnak ikusgai
daude. Bestean, alderik alde Madurako zelai zabalek ematen duten primerako
ikuspegia. Behin Epelde erreka zeharkatuz gero, XV. mendeko ondare
artistiko-historikoa den Uribar baserri-dolarearen altxorra aurrez aurre topatuko
duzu.



 

Hau da ibilbidearen
tracka-a: https://es.wikiloc.com/rutas-senderismo/alegia-uribar-29692345




Bertan ikusi daitekeen bezala, 1,86km luzerako ibilbidea da eta 15 metroko gorabehera metatua du.


2) Itsaso – San Lorentzo bide berdea: Itsasotik San
Lorentzo baselizara doan bide lauak 45 minutuz joan-etorria egiteko aukera
eskaintzen dizu. San Lorentzon bertan iturri, eserleku eta mahaiekin aisialdi
gune batez ere goza daiteke eta ermitak duen interes historikoa eta artistikoa
ezagutu.

 

Hau da ibilbidearen
track-a: https://es.wikiloc.com/rutas-senderismo/itsaso-san-lorentzo-29692351 


2,37 kilkometro luzerako
bilbidea da eta 30 metroko gorabehera metatua du. Basoan barnean doan bidea da
itzalez inguratuta, aurrekoa baina zailtasun pixkat gehiago izango du, nahiz
eta oso laua izan, oinetako aldetik eta bidearen zorura egokituta ibili beharko
litzateke. 


Ertain mailako zailtasuneko ibilbideak


1) Itsaso - Kizkitza – Mandubia ibilbide zirkularra
Itsasotik Kizkitzara zuzenean igo nahi baduzu, Altzigarragako bidegurutzera
iritsiko zara lehenbizi. Beheraxeago iturria ere bada. Behin Kizkitzan bertako
ermita, itsasargi eta pagadiaz gozatuta, Arrobiatik jaits zaitezke, hurbil duen
iturria baliatuz, Mandubizelaiko trikuharriaren gunea bisitatu eta Mandubiko
Bentara.


       Itzulera, berriz, Donostia-Arantzazu GR-34 eta Done Jakue Bidearekin bat
egin dezakezu lehenik, hainbat puntu historiko esanguratsu igaroz: Iminarriko
bidegurutzea, XVI. mendeko Mendeun baserri-ondarea eta Arrobizabal
mendigainetik Urteagaraino (hau ere XVI. mendeko zurezko ondare
arkitektonikoa). Zirkuitua ixteko, Arrobizabalgo bidegurutzetik Itsasorantz
hartu (garai bateko Itsaso-Arriaran herribidea) eta Miraballesetik Aizkorriko ikuspegirik
ederrena behatuz Itsasoko gunera helduko zara.

       Ibilaldi honen hasiera eta
amaiera puntua nahieran aukera dezakezu: Itsaso, Mandubia nahiz Urteaga, eta
baita nahi duzun zatia egin ere.

Hau da bere track-a: https://es.wikiloc.com/rutas-senderismo/itsaso-kizkitza-mandubia-zirkularra-30644677

Honek, 8,44 km luzera dauka eta 696 metroko gorabehera metatua.


2) Itsaso – Alegia ibilbide zirkularra: Mendeetan
zehar Itsasoko Alegia auzoa eta Itsasoko gunea bi herribidek lotu zituen,
1934ean errepidea egin zen arte. Zirkuitu honekin lehengo bide garrantzitsu
haiek errekuperatu eta ibilbide zirkularra proposatzen dizugu. Nahi den
norabidetan, abiapuntua Itsaso zein Alegia izan liteke.


      Bi guneek eskaintzen
dituzten interesgune aberatsez gain, bidean zehar hainbat elementu beha
ditzakezu. Itsasotik behera, urrenez urren, Egiluzeazpiko mandio-zubia, Epelde
inguruan karobia, ur sulfatatuen Urbeltza izeneko sorlekua  eta beheraxeago zubia. Jada Alegiako Maduran,
zelai bikainak eta ibaian presa eta errotara zihoan kanalaren arrastoak .
Alegiatik Itsasorako igoeran, Iburhipika, Okinarriko ur putzuak eta XVI. Mendeko
Sarriegiko ondare aparta.

Hau da bere track-a: https://es.wikiloc.com/rutas-senderismo/itsaso-alegi-zirkularra-29507792





Honek, 5,88 kilometroko luzera eta 482 metroko gorabehera
metatua du.


Contacto

943477790 - udala@itsaso.eus

Fecha de última actualización del recurso

14/03/2019

Situación actual del recurso

Activa

Localización

  • Calle Itsaso hirigunea 12 20709 Itsaso Itsaso Ezkio-Itsaso Gipuzkoa Euskadi España
  • Calle Alegi auzoa 1 20709 Itsaso Alegi auzoa Ezkio-Itsaso Gipuzkoa Euskadi España