Igorreko Eskola Bideak " Bideak komunitatean trinkotzea"

Red adscrita red Euskadi AktiboaAlianza de Salud Comunitaria

Temas

icono categoria icono categoria icono categoria
Aurtengo ikasturtean pauso bat haratago joan nahi izan da Eskola Bideen egitasmoa herrian finkatuz eta familiekin lanketa berezia eginez. Garrantzitsua da aipatzea, aurtengo ikasturtean talde eragilea handitu dela eta herriko aisialdi taldeaz gain, jubilatuen elkartea ere proiektuan inplikatu dela, guztiok kaleak berreskuratzearen filosofiatik jardunez.
Ideia horretatik bideratu ditugu aurrera eramandako ekimenak, hala nola, bideen azterketa helduon ikuspegitik, haurrek sortutako eta bideratutako irratsaioak, haur txikienen neurrira jarraitutako txangoa, moskeo kanpainak, beldurrak jasotzea…

Xede-taldea:
Bere hasieratik argi izan dugun gauzetako bat izan da hezkuntza komunitatearen eragile ezberdinak biltzeak duen garrantzia eta oraingoan ere lan taldean aritzea lehenetsi dugu. Talde eragilea izan da proiektuaren gidaritza eraman duena, eskolako markotik kanpo bildu izan dena eta herrigintzara hurbildu dena. Bestalde, eskolan ere Agenda 2030 proiektuaren bitartez indartu den egitasmoa izan da Eskola Bidearena, zeinetan protagonismoa prozesuan zehar parte hartu izandako haurrek izan duten (momentuko Lh3-6 mailetako ikasleak batez ere).
Prestakuntza-programa:
Proiektuaren oinarrietako bat izan da mugikortasun ohituren eraldaketa eta honen norabidean egindako ekimenak ere ugariak izan dira; behatzaile informatzaileen figura bideetan, bideko ohituretan eragiteko sentsibilizazio kanpainak, familiekin egindako lanketa galdetegi eta eskolaren bitartez…
Emaitzen ebaluazioa:
Egitasmoan eskolako LH-ko haurrek parte hartu dute zuzenean. Hauez gain, haur hezkuntzakoekin ere gelan landu da gaia aurretik LH-ko haurrekin sortutako materialen bitartez (panelak, argazkiak, komikia…) eta batzuekin ibilbideak zuzenean aztertzera irten izan dira.
Bestalde, generoari dagokionez, aipatu beharra dago aurten handituz joan den talde eragilearen gehiengoa emakumezkoak izan direla. Zenbatekoa orekatzeko, ibilbideetan jarritako behatzaile-informatzaile figuretan gizonezkoen presentziaren alde egin dugu.
Prozesuaren ebaluazioa:
Helmugari baino bideari garrantzia gehiago ematen ikasi dugu azken urteetan, gauzak horrela egiteko moduetan jarri dugu fokoa eta prozesuak berak ematen dizkigun onurekin geratzen gara. Egia da aurre ikusitako ekintza batzuk ez direla burutu, momentuko beharrak erantzuteko moldaketak egin behar izan ditugulako. Baina oso aberasgarria izan da eta prozesuan baitan emandako pausuak oso positibotzat baloratzen dira.

Inpaktuaren ebaluazioa:
Mugikortasun ohituretan eragiteaz gain, herri mailan proiektua finkotzea ere lortu dugula esango genuke. Merkatariez gain, herritarrek ere egitasmoaren zentsua eta garrantzia aitortzen dute eta ibilbideetan zehar zein komertzioetan jarritako iruditegia proiektuarekin harremantzen dute. Zaintza ematen da bideetan, bizilagunei esker, herriko puntu gatazkatsuetan jarritako neurriei esker, haurren artean sortutako adinarteko taldeei esker…
Komunitatean lan egitea:
Hezkuntza komunitatea eragile ezberdinez eratua egon da eta guztion artean hartu dira fase bakoitzaren hasieran dagozkion erabakiak eta ondorengo ebaluaketak ere. Bertako kideak honakoak izan dira; Guraso elkartea, Zaztaparrak asti taldea, Bizi taldea, alkatea, hezkuntza zinegotzia, eskolako agenda 2030eko arduraduna, hezitzaileak, merkatariak, Urtxintxa Eskola eta proiektuaren azken fasean kontratatutako kanpo zerbitzua (iruditegia egiteko).
Partaidetza-dinamikak:
Hezkuntza komunitatea eratzen duten eragileen arteko aniztasuna aprobetxatu da dinamikak ikuspegi ezberdinetatik sortu, garatu eta ebaluatzeko. Eskolan ere agendako arduradunak haurrekin batera sortutako eta aurrera eramandako ekimenak egon dira eta herritarrak proiektuaren baitan inplikatzeko moduak ere ireki dira; behatzaile informatzaileek egindako elkarrizketak, bizi taldekoekin egindako herri mailako behaketa, zaztaparrekin egindako ekintza ludikoak, familiekin harremana eta familiei bideratutako galdetegia…
Tokiko komunitatearen inplikazioa proiektuan:
Aurrez aipatu bezala, proiektuaren hasieran eratutako talde eragileak eraman du proiektuaren gidaritza. Talde hau denborarekin handituz joan da eta eragile ezberdinak bildu izan dira bertan, hala nola, Bizi taldea eta merkatarien elkarteko kideak. Azpimarratzekoa da proiektua familien artean finkatu dela eta interesa piztu duela, aurten inoiz baino familia gehiago hurbildu Desberdinkeriei jarritako arreta bereziak:
Urtxintxaren balioetako bat feminismoa da eta proiektu honetan ere haurrak erdigunean jartzean, gizartearen periferian egon daitezkeen pertsona edo kolektiboak zentrora ekartzeko ahalegina egiten dugu. Izan ere, txikien neurritik planteatzen ditugun ekintzak eta jarduerek eraldaketarako bide ematen digute.
Ekintza edo jarduera zehatzak planteatzerakoan kontutan izan ditugun aldagaiak izan dira hizkuntza, aniztasun funtzionala, kulturartekotasuna eta abar. Horrela, ekintzak moldatzeko beharrei aurre egin eta guztientzako leku izan dituzten dinamikak planteatu izan ditugu erritmoak, tokia, euskarria eta abar ondo aukeratuz.


Población

Población General - Mujeres (LH3-6 mailatako ikasleak batez ere)

Persona de contacto

Gotzone Arrizabalaga (679992804) (gurasoelkartea@igorrekoeskola.com)

Entidad participante/colaboradora/promotora

Inazio zubizarreta guraso elkartea

Fecha de última actualización de la actividad

11/07/2023

Situación actual de la actividad

Activa

Gratuita

Localización

  • Avenida olabarri auzoa 1 48140 Igorre Bizkaia Euskadi España