Gure Patioa, Denon Patioa

Red adscrita red Euskadi AktiboaAlianza de Salud Comunitaria

Temas

icono categoria icono categoria icono categoria
Sedentarismoa baztertu eta jarduera fisikoa bultzatuko duen jolas-aukera aktibo eta inklusiboa Arantzabelako jolastokian.

2022ko uztaila eta 2023ko ekaina bitartean egin da proiektua hezkuntza eta tokiko komunitatearekin elkarlanean. 


Eskaeran azaldu genuen bezala, lehenik eta behin Arantzabelako jolastokian egon zitezkeen lehentasunen identifikazioa egin genuen, baliabideak eta epeak aintzat hartuta. Horretarako, 2022ko uztailean aurre zirriborro bat landu zen guraso elkartean patioko lantaldearekin batera eta ostean, ikastolarekin zuzenean kontrastea egin zen, idazkaritzaren bitartez zuzendaritzako eta irakaslegoen iritzia bilduta. Elkarren arteko azterketa egin ostean, osatu beharreko atalak eta hurrenkera egokiak adostu ziren, baita garapenerako tenpoak koordinatu ere. (ikusi Lehentasunak eranskina)


Behin lehentasunak definituta eta bertan jasotzen zen egitura bat jartzeko aukera behar nagusietako bat bezala ikusita, prozesu parte hartzaile baten bitartez bideratzeko partaidetza proiektua diseinatu genuen, ikasturtea hasi eta urte amaierako bitartean.  (Horretarako, guraso elkarteko patio lantaldeko kideak eta ikastolako zuzendaritza taldea elkartu ginen galdetegiaren diseinua koordinatzeko. Hasierako une horretan mahai gainean jarri genuen diseinuan sexuaren araberako lehentasunak ezagutzea beharrezkoa ote zen baina, sakon hausnartu ostean modu zabalean galdetzea erabaki zen, ostean, erabileraz hitz egingo genuenean eta geleei prestakuntza berezia emango zitzaienean guztion erabilera bultzatzeko. Hau da, ez genuen nahi neskei soilik zuzendutako leku bat diseinatzea baizik eta eremu bat non askotarikoak elkarrekin jardun zitezkeen, mugitzeko aukerak biderkatu zezakena eta, azken batean, sedentarismoaren aurka egingo zuena ekarpena. Horregatik, galdetegiaren diseinua egiterakoan, besteak beste, aintzat hartu zen atsegin zuten mugimendu motak ezagutzea (Ikusi Ikasleen iritzia I dokumentua: https://www.canva.com/design/DAFbHr7XTsY/KLiEZW-D7GWOkQGnZEPtGQ/edit?utm_content=DAFbHr7XTsY&utm_campaign=designshare&utm_medium=link2&utm_source=sharebutton). Halaber, ikasturteko plana aztertu ostean, unerik egokiena adostu zen lehen hezkuntzako gela guztien erantzunak biltzeko. Gainera, baliatu nahi zen galdetegia beteko zen tutoretza saioa, erantzunen inguruan hitz egiteko eta aktibo egotearen onuretaz solasa bultzatzeko. Izan ere, gelen arteko ordezkarien artean ere, patioaren inguruan agertutako nahietaz hitz egin zen eta ateratako ondorien artean, jolas eremuak garbi mantentzearen beharra eta elementuak eta lagunak errespetatzea azaldu ziren.


Guztira 264 ikasleen erantzunak bildu ziren aurretik aipaturiko galdetegiari. Erantzunen %84a patioan aukera gehiagoren beharra azpimarratzen zuten. Nahiz eta %16 bat egon behar hori identifikatzen ez zuenik, soilik %5 adierazten zuten ez luketela erabiliko aukera berri hori, hau da, %95ek erabiliko zutela aitortu zuten. Eta azaldutako azken portzentaia maila berdinean zioten edozein lagun aukera berri hori erabili ahal izatea nahi zutela. 


Zehatzago, egitura edo elementu berri horrek eman zitzakeen aukeren inguruan galdetuta, ia denek lagunekin erabiltzea aukeratzen zuten (%99a). Jolas erari zegokienez, %77 batek talde handietan jolastea aukeratzen zuen eta %89a leku zabalak lehenesten zituen.  Datu horiek aztertuta, ondorioztatu genuen aukera berria ematearen beharra handia zela orokorrean eta emandako erantzunen arabera, lekuak harremanak sustatzeko aukera eman zezakeela (lagunekin jolastea nahi baitzuten gehienek) eta taldeak sortzeko aukera eman zezakeena (ume bat baino gehiago batera erabiltzeko aukera emanda, alegia).


Jarraian, galdetegian mugimendu motaren arabera galdetuta, lau izan ziren babes gehien jasotakoak, ondorengo hurrenkerarekin: Zintzilikatu, Ezkutatu, Salto egin eta Oreka mantendu. Eseri, marraztu, gora egin eta beste aukerak proposatzen zituzten horietan babes txikiena jaso zen. 


Ikasleei egindako galdetegiaz gain, irakasleen artean ere gldetegi bat zabaldu zen patioarekin zuten harremana ezagutu eta inplikazio maila ezagutzeko. Erantzun askorik jaso ez baziren ere, soilik 10 erantzun baitzuten, argi ikusten zen denek bat egiten zutela jolastokia hezkuntzarako eremu gisa ikusten zutelakoan. Halaber, %70ak nahikoa etekin ateratzen ez ziola aitortzen zuen eta kopuru berdinean iruditzen zitzaien bere irakasgaietarako baliogarria izan zitekeela. Ehuneko ehunean patioan aukera berriak landuko balira prozesuan parte hartuko zutela baieztatzen zuten. Gainera, gabezi gisa berdegunerik ez izatea azpimarratzen zuten gehienek.


Aldi berean, eremu berri bat izateko aukeraren inguruan inguruko eragileekin biltzen joan ginen urrian hasita otsaila-martxoaren hasiera bitartera arte euren iritzia eta elkarlan aukerak aztertzeko. Zehazki, jakin nahi genuen elkarri nola lagundu genezakeen, eta zertan baliatu genezakeen guk aukera berriak jolastokian lantzea. Hitz egin genuen Sarburu Euskara Elkarteko ordezkariekin urrian eta auzo elkartearekin azaroan.  Salburuko guraso aintzira senideekin azaroan izan genuen solasa. Batean zein bestean argi geratu zen gure gure eremuei (jolastokiei) balioa eman behar zitzaiela auzoko baliabide ireki gisa eta komunitateari zabaldu, harreman berriak bultzatzeko, auzoa egiteko eta gure baliabideak ezagutarazteko. Beraz, planteamendu horrekin, liburuxka batean auzoko hiru ikastetxeen eremu horiek ezagutzara eman eta informazioa baliatu osasuna jardunbide jasangarriak eta askoren arteko harremanak bultzatzeko (ikusi Liburuxka: https://www.canva.com/design/DAFb_ITk7_g/JKifD50LJ_g3h-sJFxF_Uw/edit?utm_content=DAFb_ITk7_g&utm_campaign=designshare&utm_medium=link2&utm_source=sharebutton). Errekabarriko guraso elkartearekin eta Udaletxeko Hezkuntza Ekintzen Ataleko ardura daraman Zuriñe López de Herediarekin ikastolako idazkariaren bitartez bilera egin zen martxoaren 9an. Ideia proposamena eraman eta beraien aurre asmoak ezagutzeko balio zuen bilera horrek.  


Udalarekin eremu berrirako lurra jartzeko eskaera 2022ko irailean egin genion eta euren erantzuna jasotzeko zain geunden bitartean, estruktura desberdinen proposamenen azterketa lantzen jardun ginen. Martxoaren hasieran (Ikusi guraso elkarteko bileraren akta, martxoaren 14koa: https://drive.google.com/file/d/1w2UcBbfGsxI2qtu1bTID0aN1i8wd3WV3/view?usp=sharing), behin inguruko eragileen asmoak ezagututa eta ikasle zein irakasleen erantzunak eta lehentasunak aztertuta, dokumentu batean aukera desberdinak plazaratu genituen eta bateratze aurkezpen batean horren berri eman genuen aukeraketa bat egiteko asmoarekin. Bilera horretan argi geratu zen zein aukerak hobekien erantzuten zion nahi desberdinei eta bideragarria zen aurrekontuaren aldetik egokitzen zelako. 


Aukeratu zen estruktura horren berri emateko hurrengo egunetan eragile desberdinei berri eman zitzaien aurrez aurre azalduta, baita Arantzabelako gurasoei ere. Ekarpenak egiteko aukera eman zitzaien, hilabetearen amaiera arte, aukera hobetzeko xedez. 


Erantzunak bilduta eta aurrera egiteko oztoporik ez zegoela ikusita, apirilean eskaera bideratu eta hornitzailearekin ekarpenak partekatu eta landu ostean, behin betiko diseinua eta kokapena onartu zen (ikastetxearekin koordinatuta) eta maiatzaren 4ean instalazioari ekin zitzaion. Eguraldiak baldintzatuta, osorik amaitzea maiatzaren 16ra arte ezin izan zen izan.


Jarraian, aurreikuspenak jasotzen zuen bezala, lehenengo ebaluaketa egin da hilabetez erabiltzen egon ostean.



Población

Población General - Mujeres ()

Persona de contacto

Leire Gaceo, Nerea Larrazabal, Diana (606537122, 635200585) (patiobatzorde@arantzabela.com)

Fecha de última actualización de la actividad

10/07/2023

Situación actual de la actividad

Activa

Gratuita

Localización

  • Calle Joaquin Collar 1 01002 Vitoria-Gasteiz Vitoria-Gasteiz Araba/Álava Euskadi España