Ikaztegieta Tipi-Tapa jarduerak, Ikaztegietako nagusien artean jarduera fisikoa bultzatu eta jarrera osasuntsuak sustatzea du helburu nagusi. Jarduera honen
justifikazioa aktibitate fisikoak osasunarengan dituen onuretan oinarritzen da.
2018an jarri zen martxan ekimen hau eta urtero 25-30 pertsona inguruk parte
hartzen dute.
Ostiralero antolatzen dira ibilaldiak herrian zehar eta bolondres talde batek gidatzen du jarduera. Gainera, hilabetean behin eskolako 11-15 haur eta gaztetxok osatutako
taldea ere batzen da ibilaldira. Honek ere balio handia du, belaunaldi
ezberdinen arteko ezagutza eta harremana sustatzen baita. Amaitzeko Atzegi
elkarteak Ikaztegietan duen Loperdi zentruko kideek ere parte hartzen dute. Parte hartzaile hauek hainbat motako dibertsitate funtzionala dute.