Iñurri elkartearen akonpainamendu-zerbitzua
minbizia prozesu zuzen edo zeharkako batean bizi duten pertsonei (pazienteak,
senideak eta zaintzaileak) laguntzeko gune bat da.
Ikuspegi feministatik eta eraldatzailetik abiatuta, baliabide honek babes
integrala eskaintzen du gaixotasunaren edozein unetan.
Helburu
nagusia pertsona bakoitzaren bizi-kalitatea eta ongizate emozionala hobetzea
da, epaiketarik gabeko zaintza-espazio seguru bat sortuz.
Bertan, entzute aktiboa, bizipenen baliozkotzea eta
elkarrekiko babesa (sareko lana) uztartzen dira, tabuak apurtu eta
gaixotasunaren inguruko mito sozialak deseraikitzeko.
Era berean, parte-hartzaileei beren prozesuan
ahalduntze indibidual zein kolektiboa lortzen laguntzen die, inork bidean
bakarrik sentitu behar ez duela bermatuz.