Itsasoko bertako KM0 produktuak

Red adscrita red Euskadi AktiboaAlianza de Salud Comunitaria

Temas

icono categoria
Itsasoko ekoizle eta artisauak elkartu dira beraien produktuak elkarlanean ezagutzera emateko gertuko kontsumitzaileei eta harremanak izateko

Itsasoko ekoizleak 2019 urtetik lanean ari dira, beraien produktu osasungarriak gertuko kontsumitzaileei ezagutzera emateko. Horretararako, hainbat ekintza eraman dituzte aurrera:

- Alde batetik, on-line kanpaina bat egin dute, beraien produktuen urtaro bakoitzeko katalogoa ezagutzera emateko eta gertuko kontsumitzaileen esku jartzeko beraien produktuak erosteko aukera. https://www.itsaso.eus/eu/herriko-produktuak estekan aurkitu daiteke informazio guztia.

- Bestetik fisikoki ere hainbat ekimen eman dira aurrera produktuak ezagutzera emateko: azokak, nutrizio ikastaroak, showcooking erakusketak, elikadura osasuntsuarekin erlazioa daukaten eragileekin informazioa trukatzen etab... Azkeneko ekimena, Itsason bertan, Ostatuaren sarreran produktuen erakuslehio bat jartzea izan da, bertaratzen den orok, Itsason ekoizten diren produktu guztiak ezagutu ditzan eta ekoizle horien kontaktua izan dezan.

- 2021 urtean lehen aldiz eskualdeko azoka ekologikoa antolatu da. Helburua, urteroko elkargunea izatea da eta 2022an Ekainean egitea aurreikusten da, eskualdeko ekoizle ekologikoen produktuak ezagutzera emateko asmoz.

Edozeinek bai web orriaren (https://www.itsaso.eus/eu/herriko-produktuak)  bitartez, herrikoproduktuak@gmail.com helbide elektronikoaen bitartez edo Itsasoko Ostatura bertaratuz, ekoizleekin harremenetan jarri daitezke, beraien baserri eta ekoizpen lantegiak ezagutu eta beraien KM0 produktu osasungarriak bereganatu ahal izateko. 

2022ko bigarren seihilekoan denda fisikoa zabalduko da Itsasoko Alegi auzoan, ekoizle guzti hauen produktuak bateratuaz bertan.


Población

Población General - Cualquiera ()

Persona de contacto

Pilare Muxika (943477790) (herrikoproduktuak@gmail.com)

Fecha de última actualización de la actividad

03/08/2023

Situación actual de la actividad

Histórica

Gratuita

Localización

  • Calle Itsaso gunea 12 20709 Ezkio-Itsaso Gipuzkoa Euskadi España