AKTIBATU ZAITEZ!

Red adscrita red Euskadi AktiboaAlianza de Salud Comunitaria

Temas

icono categoria icono categoria
Programa honen helburu nagusia bizitzan jarrera aktiboa eta osasuntsua bultzatzea da eta norbere autonomia sustatzeko eta zahartzaroan ere gizartean aktiboki parte hartzeko ekintzak antolatzen dira.

Zuhaizti zentroa: Jubilatu eta pentsionisten Zuhaizti elkarteak kudeatzen du,
Ordiziako Udalarekin elkarlanean (hitzarmena).

 

Urtero
jarduera programa bera eskaintzen da.

Programak
askotariko jarduerak eskaintzen ditu, pertsonen eremu bio-psiko-sozialak
kontuan hartzen dituztenak. Autokudeaketa sustatzen da beti, eta pertsona bere
prozesuaren subjektu aktibotzat hartzen da. Esperientziak taldekoa izan behar
du (soziohezitzaile esparrua).

Jarduerak
urtean zehar egiten dira.

-
Prebentzio- eta kultura-jarduerak: memoria entrenatzeko tailerra (2 talde),
Euskara Eskola (talde 1), jarduera fisiko leuna (2 talde), Pilates (2 talde),
erlaxazioa (4 talde), eskulanak (talde 1), aretoko dantzak (3 talde), korala
(talde 1), xake-tailerra (talde 1), hamabostean behingo ibilaldiak (talde 1)
eta abar. Gente 3.0 programaren bidez (La Caixa Fundazioa), teknologia berriei
buruzko prestakuntza-ikastaroak ere eskaintzen dira zibergelan (4 ikastaro – 2
talde) eta gela irekian (boluntarioen laguntzarekin) egunero ikasitakoa
praktikatzeko. Irakurketa-taldea lagunen artean (talde 1). Eta autonomia-tailer
bat, elkarri laguntzekoa (talde 1).

















-
Jarduera ludiko eta sozialak, topaketa puntualak: txangoak, dantzak, bingoak,
jaialdiak, joku-txapelketa eta abar.


Población

Mayores de 65 años - Cualquiera (Pertsona nagusiak)

Persona de contacto

Alazne Elorza eta Kristina Altuna -Gizarte hezitzaileak (943 80 56 10) (gizartehezitzailea@ordizia.eus)

Entidad participante/colaboradora/promotora

Ordiziako Udala /Zuhaizti Gizarte zentroa

Fecha de última actualización de la actividad

19/03/2024

Situación actual de la actividad

Histórica

Gratuita

NS/NC

Localización

  • Paseo Foruen Pasealekua z/g 20240 Ordizia Zuhaizti Gizarte zentroa Ordizia Gipuzkoa Euskadi España

Página web del proyecto